miércoles, 15 de mayo de 2013

FILOSOFIA: GIZAKIA-ANIMALIA


BA AL DIRA ANIMALIAK GU BEZAIN ASKEAK?

Gai honi buruz nire iritzia ematen hasteko, aipatuko dut gizakiak animaliarekiko desberdintasun batzuk dituela, fisikoki, bai, baina batez ere, psikologikoki.
Animaliarekiko portaera desberdin batzuk ditu, nahiko garrantzitsuak gainera: sinbolizatzeko gaitasuna, errealitatean bizitzea, norberaren gorputza sentitzea, munduari irekita egotea, aukeratzeko gaitasuna, ezer bukatuta ez dagoela pentsatzea, bere baitan biltzea eta imajinazioa eta arrazoimena dira, besteak beste.
Portaera horiek animaliak daukana baino askatasun handiagoa ematen diote gizakiari. Aldi berean, adimena gauza horien guztien multzoa dela esan daiteke.
Izan ere, gizakia biologia eta kulturaren arteko nahastea da; bata edo bestea falta bada, ez ditu izango gizakiak dituen ezaugarriak. Hala ere, nire ustez, kultura garrantzitsuagoa zaio, zeren eta, horrek ematen dio lege moralak edukitzeko ahalmena. Lege moralak ongia eta gaizkia desberdinarazteko balio dio. Gainera, moralak, autonomia ematen dio gizakiari, eta autonomia horrek instintuei ezetz esateko aukera. Azken hau da garrantzitsua gizakia animalia baino askeagoa den arrazoitzeko, instintuari buelta eman ahal izatea, eta aukeraketak egin ahal izatea.
         Portaera aldetik aipatu dut gizakia animalia baino askeagoa dela, baina, bizimodua bera, gizakiak zailtasun gehiago ditu libre bizitzeko. Hau da, argi dago animalia naturan libre bizi dela, espezie aniztasunean. Adibidez, txori bat libre hegan egiten ikusteak poztu egiten nau, baina, zoritxarrez, ikusten ditut ere txoriak espazio txikiko kaioletan bizitzen, askatasuna guztiz ukatuz. Honekin esan nahi dut, animalia guztiak ez direla askatasunean bizi, eta munduan zoologiko asko dagoela.
Hala ere, gizakiak animaliak ez dituen betebeharrak ditu. Honek ez du esan nahi animaliak betebeharrik ez duela, bizirik irauteko zereginak egin behar baititu: bizilekua bilatu eta egin, janaria ehizatu… Baina gizakiak beharrezkoa duen gauza bat lana da, zeregin jakin bat egitea diru-truk, janari-truk edo bizileku-truk. Lana gizakiak berak sortu du, kulturaren bidez, animaliari falta zaionaren bidez, hain zuzen ere.
Aipatu beharra dago ere animalia bat esklaboa baino askeagoa dela eta baita zenbait kulturako emakumea baino.
         Laburtuz. Gizakia psikologikoki aske izateko aukera gehiago ditu, baina gizarteak eta kulturak gugan duen eraginak mugatzen du askatasun hori, animalietan ez bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario