miércoles, 15 de mayo de 2013

FILOSOFIA: GIZAKIA-ANIMALIA


BA AL DIRA ANIMALIAK GU BEZAIN ASKEAK?

Gai honi buruz nire iritzia ematen hasteko, aipatuko dut gizakiak animaliarekiko desberdintasun batzuk dituela, fisikoki, bai, baina batez ere, psikologikoki.
Animaliarekiko portaera desberdin batzuk ditu, nahiko garrantzitsuak gainera: sinbolizatzeko gaitasuna, errealitatean bizitzea, norberaren gorputza sentitzea, munduari irekita egotea, aukeratzeko gaitasuna, ezer bukatuta ez dagoela pentsatzea, bere baitan biltzea eta imajinazioa eta arrazoimena dira, besteak beste.
Portaera horiek animaliak daukana baino askatasun handiagoa ematen diote gizakiari. Aldi berean, adimena gauza horien guztien multzoa dela esan daiteke.
Izan ere, gizakia biologia eta kulturaren arteko nahastea da; bata edo bestea falta bada, ez ditu izango gizakiak dituen ezaugarriak. Hala ere, nire ustez, kultura garrantzitsuagoa zaio, zeren eta, horrek ematen dio lege moralak edukitzeko ahalmena. Lege moralak ongia eta gaizkia desberdinarazteko balio dio. Gainera, moralak, autonomia ematen dio gizakiari, eta autonomia horrek instintuei ezetz esateko aukera. Azken hau da garrantzitsua gizakia animalia baino askeagoa den arrazoitzeko, instintuari buelta eman ahal izatea, eta aukeraketak egin ahal izatea.
         Portaera aldetik aipatu dut gizakia animalia baino askeagoa dela, baina, bizimodua bera, gizakiak zailtasun gehiago ditu libre bizitzeko. Hau da, argi dago animalia naturan libre bizi dela, espezie aniztasunean. Adibidez, txori bat libre hegan egiten ikusteak poztu egiten nau, baina, zoritxarrez, ikusten ditut ere txoriak espazio txikiko kaioletan bizitzen, askatasuna guztiz ukatuz. Honekin esan nahi dut, animalia guztiak ez direla askatasunean bizi, eta munduan zoologiko asko dagoela.
Hala ere, gizakiak animaliak ez dituen betebeharrak ditu. Honek ez du esan nahi animaliak betebeharrik ez duela, bizirik irauteko zereginak egin behar baititu: bizilekua bilatu eta egin, janaria ehizatu… Baina gizakiak beharrezkoa duen gauza bat lana da, zeregin jakin bat egitea diru-truk, janari-truk edo bizileku-truk. Lana gizakiak berak sortu du, kulturaren bidez, animaliari falta zaionaren bidez, hain zuzen ere.
Aipatu beharra dago ere animalia bat esklaboa baino askeagoa dela eta baita zenbait kulturako emakumea baino.
         Laburtuz. Gizakia psikologikoki aske izateko aukera gehiago ditu, baina gizarteak eta kulturak gugan duen eraginak mugatzen du askatasun hori, animalietan ez bezala.

lunes, 13 de mayo de 2013

XABIER LETE ETA LOURDES IRIONDO




XABIER LETE
 ETA
 LOURDES IRIONDO
XABIER LETE



·        Xabier Lete Bergaretxe Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen 1944ko apirilaren 5ean eta 2010eko abenduaren 4ean hil zen Donostian.
·        Euskal Herriak eman duen idazle, poeta eta kantari, eta politikari garrantzitsuenetako bat izan da.
·        Gaztetan idatzi zituen artikuluak Zeruko Argia olerkarian argitaratu ziren.
·        1965ean Euskal Kantagintza Berriko partaideetako bat izan zen, beste lau kantautore, eta bere emazte, Lurdes Irondorekin batera, Ez Dok Amairu taldean.
·        1972. urtean taldea desegin zen eta Xabier Letek Lourdes Iriondorekin jarraitu zuen kantagintzan.
·        Bere lehen poemategia 1968an argitaratu zuen, eta azkena (Egunsentiaren egun izoztuak) 2009ko urriaren 27an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen hargatik.
·        Kolpe latza hartu zuen 2005. urtean, bere emaztea hil zenean.
·        2009an Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren akademiaren kidea (jakituna) izendatu zuten.
·        2010ean ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

XABIERREN DISKOGRAFIA

XABIERREN BIBLIOGRAFIA

Antzerkia

  • Antzerkia deusetik izatera. 1977.

Olerkiak



LOURDES IRIONDO

·        Lourdes Iriondo Mujika Donostian jaio zen 1937ko martxoaren 27an eta Urnietan (Gipuzkoa), bere bizilekuan, hil zen 2005eko abenduaren 27an.
·        Euskal kantari eta idazle garrantzitsua izan zen.
·        Ez Dok Amairu taldearen kidea izan zen hasieratik.
·        Moja frantsesetan ikasi zuen.
·        19 urterekin Gasteizko Misioneras Seculares elkartean sartu zen, behartsuak laguntzeko asmoz.
·        Baina urtebete geroago bihotzeko gaixotasun larria detektatu zioten eta misiolari lanak utzi egin behar izan zituen, asko zaindu beharra zeukan eta. Garai horretan hasi zen musikagintzan.
·        Jendaurreko lehen emanaldia 1964an eman zuen, Andoainen, arrakasta handia lortu zuen.
·        Geroago, Joxemari Iriondo kazetari eta lehengusuaren eskutik, Loiolako Herri Irratirako grabatu zuen.

·        1967an egin zituen abesti batzuekin arazoak izan zituen “Ez gaude konforme”, “Askatasuna zertarako” eta “Nire erria” bezalakoekin. Baimenak eskatu eta letrak moldatu egin behar izan zituen.

 

LOURDES DISKOGRAFIA

·        "Maria Lourdes Iriondo". 1967.
·        "Lourdes Iriondo". 1968.
·        "Kanta zaharrak". 1968.
·        "Aur kantak". 1969.
·        "Lourdes Iriondo-Xabier Lete". 1969.
·        "Lourdes Iriondo". 1969.
·        "Lurdes Iriondo". 1974.
·        "Lurdes Iriondo-Xabier Lete". 1976.
·        "Lurdes Iriondo. Antologia". 2006.

LOURDESEN BIBLIOGRAFIA

Haur eta gazte literatura

  • "Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra". 1973.
  • "Asto baten malura". 1975.
  • "Buruntza azpian". 1975.

Narrazioa

  • "Hego-haizearen ipuinak". 1973.
  • "Lotara joateko ipuinak". 1983.

ZER ZEUKAN XABIERREK LOURDESEK EZ ZEUKANA?
Argi dago biak izan zirela Euskal Herriko artistarik handienetakoak, harro egoteko modukoak, eta euskal historian sartuta egongo direnak beti. Baina, nire ustez, Xabierrek fama gehiago lortu du eta ezagunagoa da jendartean. Olerki gehiago egin dituelako izan daiteke, baita antzerkirako paperak egin dituelako ere. Gainera, nire ustez, Xabierrek egindako abestiak garrantzi handiagoa lortu dute euskal kulturan, Izarren hautsa, adibidez. Hortaz aparte, Xabier politikan ere aritu zen. 

jueves, 9 de mayo de 2013

NAFARROA, GURE ABERRIA- BIZARDUNAK


Bizardunak Nafarroan sortutako euskaraz abesten duen folk musika taldea da. Taldea 9 lagunek osatzen dute eta haiek beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen dute, berain letrak politikaz eta ironiaz beteta daudelarik
The Dubliners zein The Pogues musika talde irlandarren musika estiloetan oinarritu dira euren kantak osatzeko, gehienetan politikaz hitz egiten duten arren, gai asko jorratzen dute karlistadetatik hasita, langileen egoeraraino.
Honako honek, Nafarroa, gure aberria-k, The Dubliners taldearen No never, no more abestiaren soinua hartzen du eta letra, nafar konkistaren garaian oinarrituta dago.